Euskaldunon Egunkaria. Giza Eskubideen urraketa

Euskaldunon Egunkaria 1990 eta 2003 bitartean Ipar eta Hego Euskal Herrian euskaraz argitaratzen zen egunkari bakarra zen. Egoitza nagusia Andoaingo Martin Ugalde Parkean zuen, eta Martxelo Otamendi izan zen haren zuzendaria 1993tik 2003 ra arte, egunkaria itxiarazi zuten urtea.

martin ugalde

Martin Ugalde Parke Kulturala, Egunkaria zenaren egoitza (Andoain)

Egunkariaren itxiera eta herriaren erantzuna

2003ko otsailaren 23an Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak Egunkaria ixtea eta haren ondasun guztiak bahitzea erabaki zuen, ETA talde terroristaren tresna bat zela egotzita. Era berean, Egunkariarekin erlazionaturiko 10 pertsona atxilotu zituzten, haien artean Martxelo Otamendi, orduan Egunkariaren zuzendaria zena.

Erantzunei dagokionez, euskal gizarteak euskal kulturaren eta adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat jo zuen ekintza hau. Egunaria itxi eta egun gutxiren buruan Donostian Euskal Herrian inoiz eginiko manifestaldirik handienetako bat burutu zen. Euskal gizarteak egunkaria ixteko aurkeztutako frogak nahikoak ez zirela uste zuen, eta arrazoi politikoengatik euskal kultura ahultzeko ekimen bat izan zela salatu zuen.

Zazpi urte pasa ondoren, 2001ean, Auzitegi Nazionalak Egunkaria bere kontra zeuden karguetatik absolbitu egin zuen, atxilotuta izan ziren pertsonak ETArekin erlazioa zutenik frogatzeko ez baitzegoelako inongo frogarik, eta gogor jo zuen Del Olmo epailearen kontra, balorazio okerra egin izan zuela esanez.

Donostiakoarekin batera, Bilbon ere manifestaldi erraldoi bat deitu zuten Egunkariaren alde

Donostiakoarekin batera, Bilbon ere manifestaldi erraldoi bat deitu zuten Egunkariaren alde

Giza eskubideen urraketak: torturak eta erantzukizun eza

Kasu honek argi erakusten du nola oraindik gaur egun ere Giza Eskubideak urratu egiten diren, kasu honetan adierazpen-askatasunaren eskubidea. Egunkaria, bere izenak dioen moduan, euskaldunontzat idazten zen egunkaria zen, eta Estatu Espainolak argumentu faltsuak erabiliz haren itxiera agintzeak euskaldunon eskubideen zapalkuntza erakusten du. Gainera, kontua ez da soilik Egunkaria itxi izana, gero atxilotutakoak kartzelan jaso zituzten tratu txarrak ere Giza Eskubideen aurka doaz. Martxelo Otamendik, Egunkariaren zuzendaria zena, kartzelatik irtetzerakoan eginiko adierazpenek ondo erakusten dute nola XXI. mendean oraindik estatu batek tortura erabiltzen duen. Eta guzti hau gutxi balitz, geratkari hauek pasa zirenetik 10 urte pasa diren arren eta nahiz eta argi geratu den Egunkariaren itxieraren zentzugabekeria (lehen esan bezala Auzitegi Nazionla inputatuak kargu guztietatik absolbitu ditu), lotsagarria da guzti honegatik oraindik inork erantzun ez izanak.

Hobetzeko aukerei dagokionez, errespetua da orokorrean eskubide hau ez urratzeko gakoa. Orokorrean, guztion erakutsi behar dugu errespetua besteek diotenaren aurrean, nahiz eta guztiz edos ez egon edo guztiz desados egon. Ezin daiteke inor bere sinesmenengatik edo ideologiagatik diskriminatu. Kasu honetan konkretuki, Estatu Espainolak errespetu handiagoa erakutsi beharko luke Euskal Herriarekiko. Badirudi abertzaletasunarekin erlazionatzen den guztia ETA dela, eta oso oker daude. Egunkariak soilik pentsatzeko era bat aurkezten zuen, eta ideologia batekin erlazionatuta egonagatik ez zegoen inongo eskubiderik haren itxiera agintzeko.

Erreferentziak

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s