Athletic Clubaren Historia

athletic club

1898tik Lehoiaren orrua ozen

Bilboko Athletic Kluba, ofizialki Athletic Club, lehen mailan dabilen futboleko euskal talde da. 1898. urtean sortu zuten Bilbo inguruan zenbiltzan ingeles langileak. Euskal Herriko futbol talderik zaharrena da, baita arrakastatsuena ere historian zehar. Betidanik egon da lehen mailan, Real Madrid eta FC Barcelonarekin batera. Guztira 8 aldiz izan da ligako eta txapeldun, 24 aldiz Errege Kopako txapeldun eta nazioateko txapelketatan ez du inoiz sona handiko ezer irabazi.

Lerro hauetan, iraganean izan duen bilakaera aztertuko dugu, modu arinean, mugimendu eta lorpen eta porrota handienak ikusiz. Horrela, gaur egunean futbol talde umil eta langile honek gizartean duen garrantzia ikusten utziko digu. Egia esan, erabat bitxia da ezagutzea zelan taldea futbolaren arrakastan dabilen eta nola iraun duen aurrera egitea jaso dituen porrota eta arrakasten ostean. Xelebrea ere bada ezagutzea talde honen filosofia eta lan egiteko modua.  Berezitasun nabarmen baten isla baita, harrobian bertan eta Euskal Herriko klubetan hazitako jokalariak soilik joka dezakete.

INGALATERRATIK BILBORA (1898-1900)                                                                                                     campa de los ingleses

XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko industrializazioak erabat baldintzatzen zuen gizartea. Garapen industriala oso handia zen eta Bilboko errekaren ingurura Ingalaterratik barkuak heltzen ziren minerala kargatzera. Behin, ingeles langile hauek Erresuma Batutik ekarritako baloia erabiltzen hasi ziren eta 1898an bigotedun zazpi gizonek Athletic Club sortzen dute. Juan Astorquia da taldearen buru. “Campa de los Ingleses” inguruan jokatzeko aukera gutxi eta Santa Eufemian, Neguritik oso urbil, aurkitzen duten euren jokatzeko lekua.

LAMIAKOTIK SAN MAMESERA, JOLASETATIK PASATA. PICHICHIREN URTEAK. (1908- 1922)

1o urte pasa izan ziren kluba sortu zela eta San Mames bereganatu zuten jokatzeko zelai, lehenago aritutakoak txiki geratzen hasi baitziren. Urte hauetan, Rafael Moreno Aranzadi “Pichichi”ren figura gailentzen da beste guztien gainetik.

MR PENTLAND ETA LEHENGO AURRELARI HISTORIKOAK (1923-1936). 6 TROFEO GERRA AURRETIK.

Lafuente, Iraragorri, Bata (Pichichi trofeoaren irabazlea 1930/31 denboraldian), Chirri II eta Gorostiza (Pichichi trofeoaren irabazlea 1929/30. eta 1931/32. urteetan) izan ziren garai hauetako jokalaririk arrakastatsuenak. Frederick Pentland-en aginduetara bi liga txapelketa bereganatu zituen 1929-30 eta 1930-31 denboraldietan. 1928an Liga sortzen da eta Athletic bertan parte hartzen hasten da.

BIGARREN AURRELARI HISTORIKOAK (1939-1945)

Gerra Zibililak ekarritako ondorioen erruz isiltasuna nagusitu zen euskal gizartean. Suntsitutakoa berreraikitako garaia izan zen hau, baina beti debeku eta errepresioak zapalduta. Arrazionamendu orria, erbestea, gosea, denetariko miserien garaia. Hala ere, Bilboko talde nagusiaren baitan bigarren aurrelari historikoak hartzen dute protagonismoa: Iriondo, Venacio, Zarra, Panizo eta Gainza. Liga bat eta bost kopa bereganatu zituen.

!COMO IRIBAR NO HAY NINGUNO!

José Ángel Iribar Kortajarena, Athletic Clubaren historiako eta baita euskal eta espainiar futbol selekzioetako figura esanguratsuenetakoa dugu. Athletickekin guztira 614 partidu jokatu zituen 18 denboralditan. 1962 eta 1980. urteen bitartean defendatu zuen Athleticken atea eta bi kopa eta UEFA txapelketan azpitxapeldun izatera eraman zuen taldea. 1999. urterarte atezainen entrenatzaile izaten jarraitu zuen eta gaur egunean oraindik ere aktiboki jarraitzen du taldean lanean.

POR EL RIO NERBION BAJABA UNA GABARRA                                                                                gabarra

1983an Athletickek bere zortzigarren Aliron kantatu zuen, maiatzaren 1ean Las Palmasen. Bilbon izan zuten jendearen parteko harrera edo ongietorria erabatekoa izan zen. Erreka inguruan milioi bat pertsona inguru batu ziren, Athleticken historiara pasa den argazkia eta garaipena. Dani, Sarabia, Argote eta Clemente izan ziren azken garaipen handi honetara eraman zituen protagonistak.

Erreferentziak:

  •  Agiriano, Jon. Una cuestión de orgullo: las 24 copas del Athletic Club. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 2009.
Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s