III. Reicharen bidean

Adolf Hitler

Duda barik, nazismoa gizakiaren historian itzal ilun bat dugu, gizakiak egindako bortizkeria handienetako bat eta gainera gugandik oso hurbil dagoena, XX.mendean. Gainera, arreta deitzen duena da naziek boterea hauteskunde demokratiko batzuetan eskuratu egin zutela? Baina nola izan daiteke hori posible? Galdera honen erantzuna garai horretako testuingurua eta gertakizun hauen aurrekariak aztertzen lortzen da, eta honen inguruko azterketa egiten du Mandel, Ernest “El Fascismo”. Azken finean, Richard J. Evans historiagileak esaten duen moduan:

“Hizo falta una serie de acontecimientos muy fortuitos para que los nazis llegaran al poder. Pudo ser diferente”. Richard J. Evans.  “La llegada del III Reich” liburua 2005.

Bi Mundu Gerra handien arteko garaian kokatzen gara (1918-1939) eta Europa erabat suntsituta zegoen. Krisi ekonomiko larria zeharkatzen zuten herrialde gehienak, gerrak zor ikaragarria sorrarazi baitzien; prezioak etengabe igotzen hari ziren (nekazaritza lur asko suntsitu ziren gerra bitartean eta ondorioz produkzioa txikiagoa zen…) eta dirua gero eta gutxiago balio zuen; langabezi tasa oso altua zen  eta, horrez gain, Alemaniak Versalleseko itunaren zigor zorrotzari aurre egin behar zioten. Itun horretan, Alemaniak hainbat lurralde industrializatu oso garrantzitsuak galdu zituen (Danzing korridorea, Alsacia eta Lorena , Sarre…), dirua zor zioten herrialde irabazleei, haien ejertzitoa 100.000 soldaduetara murriztua izan zen…  Guzti honek gizartearen ezinegona ekarri zuen, umilatuak sentitzen ziren eta kapitalismoarekiko eta lurralde kapitalistekiko mesfidantza piztu zuen.  Ondorioz, jendea muturretako ideologietara jotzen hasi zen eta horien artean batez ere komunismoarengana, momentu horretan Errusiako iraultzarekin hazkunde handia izaten hari zena.

Alemaniako Alderdi Komunistatik agertu zen Alemaniako Alderdi Sozialnazionalista, eta 1920an ideologia horren ildotik Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista sortu zen (geroago, Alemaniako Alderdi Nazionalsozialista) , Italian garatzen ari zen mugimendu faxistaren eredua jarraituz (blog honetako beste sarrera batean agertzen dena). Hasiera batean ez zuen arrakasta handirik izan, Adolf Hitler izeneko gazte batek alderdiaren etorkizuna, eta Europakoa ere bide batez, aldatu zuen arte alderdiaren parte bilakatzean.

Ideia biologistak babesten zituzten, hau da, Alemaniarra izateko oinarri genetiko bat egon behar zen, arraza berezi bat ziren haiek: arioak. Horrez gain, herri xehea erakartzeko eta erabat etsita zegoen herriari itxaropena pizteko kapitalaren suntsiketa, langileriarentzako hobekuntzak, krisirako konponbidea… agindu zizkieten. Gainera, pertsona aberatsak ere erakartzeko, hauek komunismotik babesteko promesa egin zuten, Italian bezala (Sturmabteilumg bezala ezagutzen direnak sortu zituen komunistak kontrolatzeko).

Beste alde batetik, Hitlerrek bere karismaz baliatu zen entzuleen arreta eskuratzeko, propaganda kanpaina gogorra bideratu zuen eta ospea lortzen joan zen apurka-apurka. Gainera, Veralleseko itunak sortutako umilazio sentimenduaz baliatuko da jarraitzaileak erakartzeko. Herriaren gorrotoa areagotuko du bere diskurtsoekin eta etsai batengana bideratuko du, Alemanen gaitz guztien errua botaz: Europako potentzia eta judutarrak. Alemaniako eta Austriako historian zehar, beti existitu izan ziren ezkutuko talde sekretu batzuetatik hartu zituzten ideia antijudutarrak eta pangermanismoa (hauengandik  jaso zuten ere esbastikaren ikurra, Thor izeneko taldearen ikurretik hain zuzen ere).

“Creo que estoy actuando de acuerdo con el Creador Todopoderoso, al repeler a los judíos estoy luchando por el trabajo del Señor” Adolf Hitler. “Mi Lucha” liburua 1925.

Boterera igotzeko lehenengo saiakera, 1923ko azaroaren 8 eta 9an egin zuten, Putsh de Munich bezala ezagutzen den estatu kolperen bidez, arrakasta handirik gabe eta bi buruzagi nagusien atxiloketarekin bukatuz (Adolf Hitler eta Rudolf Hess). Horrez gain, alderdiaren bilerak debekatu egin ziren eta haien egoitzak itxi egin zituzten. Honek argi utzi zion Hitlerri indarraren bidez ezin izango zutela ezer lortu, ondorioz, jendea erakartzeko modua bilatzeari ekin zion inoiz baino gogotsuago  Landsbergo kartzelan zegoen bitartean. Bertan idatzi zuen Mein Kampf (nire borroka) liburu autobiografikoa, ideologia nazionalsozialista biltzen zuena eta III. Reicha diseinatzen zuena.

Liburu honetako puntu garrantzitsuenetako batzuk eta jendearen arreta gehien deitu zuenetako bat, frantziarrekiko gorrotoa eta Alemanen espazio bitalaren ideiak izan ziren (Alemanei zegokien espazioa, lurraldea). Horrela, Alemania Handia diseinatu zuen ekialderantz zabalduz, 1. Mundu Gerran galdutako lurrak berreskuratuz eta berriak eskuratuz. Gainera, bere ideologia arrazista garatu zuen honekin batera, bere ustez Alemaniako herria eskubide osoa baitzuen bertako biztanleria kanporatzeko, beraien arraza baitzen arraza gorena (batez ere eslaviarren eta errusiarren gainetik).

Mein Kampf. Adolf Hitler

1924an atera zen kartzelatik baina momentu honetan inolako agerraldi publikorik egitea debekatu egin zioten eta alderdia ilegalizatuta jarraitzen zuen. Gainera, Alemaniako egoera ekonomiko eta soziala hobetzen ari ziren. Hala ere, Hitlerrek itxaropena mantentzen zuen eta kartzelatik atera bezain pronto lanean jarri zen eta bilera bat antolatu zuen Bavierako agintariarekin,  Heinrich Held. Jarrera ona izango zuela agindu zion, konstituzioa betetzeko hitza eman zuen eta alderdi nazia berriz legalizatzeko eskakizuna egin zuen. Azkenean, bere helburuak lortu zituen.

Behin kartzelatik kanpo eta alderdia legalizatuta, boterea eskuratzeko bidean zegoen jada Hitler. Kartzela atera eta geroko bere lehenengo diskurtsoetan, bere gorroto guztiak kanporatu zituen eta horrek bi urte hitzaldirik eman gabe egoteko zigorra jasotzea eragin zion. Bi urte horietan, bigarren plano batean lan egin zuen Alderdia antolatuz eta propaganda prestatuz. Horrez gain, Alderdiarekin lotutako beste erakundeak sortu zituen (Gazte Hitlerianoak…) eta nazien eragina beste herrialdetara hedatu zuen, batik bat, Austriara. Halaber, Alderdia berregituratu zuen, boterea goitik behera egituratzen zuen eta bere helburua “estatuaren barruan beste estatu bat sortzea” ezarri zuen, hau da, Alderdia boterean balego bezala antolatu zuen boterea eskuratzen zuen unean azkarrago erreakzionatzeko.

1929an Krack-a heldu zenean, krisia gogor jo zuen Alemania. Honek, aukera berria eskaini zion Hitlerri. Kapitalismoaren porrota suposatzen zuen krisi hau eta komunismoak ezin zuen egoera kontrolatu. Langabezia, inflazioa… ikaragarri igo ziren, pobrezia gero eta handiagoa zen… kalean ezinegona nagusi zen, protestak eta enfrentamenduak eguneroko gauza ziren eta Hitler egoera aprobetxatuko du, sentimendu nazionalista piztu zuen Alemaniarrak Lehenengo Mundu Gerrako biktima bezala irudikatuz, itxaropena eskainiz herritarrei etorkizun oparoagoa aginduz eta ordena berrezarriz bere polizia pribatuaren bidez (Gestapo polizia)

Honi esker, 1932ko hauteskundeetan Hitler eta bere jarraitzaileek garaile aterako dira , baina Hindermburg mariskala ez du Hitler Canciller moduan onartuko eta  Franz Von Papen  katolikoa izendatuko bere ordez. Honek, ez zuen indar nahikorik parlamentuan gobernatzeko eta azkenean, behartuta egon zen hauteskunde berriak antolatzera. Hauetan naziek boto gutxiago jaso zuten, baina gehiengoa izaten jarraitu zuten. Honen aurrean, Papenek, estatu kolpe baten modukoa ematea proposatu zion Hindermburgori, baina honek ez zuen onartu eta  Scheicher jarriko du Papen ordezkatzeko. Baina Canciller berriak ez zuen ezta parlamentuko gehiengoa eta azkenean, egonkortasuna lortzeko, mariskalak onartu behar izan zuen Hitlerren boterea eta Canciller izendatu zuen, Papen bere laguntzaile moduan jarriz egoera kontrolatzeko.

Izendatua izan eta bi egun geroago, Hitler parlamentua desegin zuen, Papen kargutik kendu eta beregain hartu zuen estatuko kontrola. Gainera, 1933ko otsailaren 27an, Berlineko Parlamentua erre egin zuten eta komunistei bota zioten errua, estatu kolpe baten saiakera izan zela salatuz. Gaur egun oraindik ez dakigu naziek antolatutako plana izan ote zen edo komunistek egindako ekintza izan ote zen, baina argi dagoena da gertakizun hori oso baliogarria izan zela Hitlerrentzat komunisten irudia zikindu bitzuen eta larrialdi-egoera ezartzeko aukera eman baitzion Hitlerri. Askatasun guztiak mugatu ziren eta komunisten ezarpena hasi zen: atxiloketak, torturak, hilketak, Alderdi Komunistaren ilegalizazioa… beste alderdiek isilik geratu ziren bitartean, baita Sobietar Batasunaren esku hartze gabe (momentu horretan potentzia nagusietako bat eta gainera komunista), beraien hitzetan “ Alemaniako barne arazoak ziren”.

Alemaniako parlamentua, Reichstag

Honen ostean, beste alderdien aurka joan zuen eta 1934an hauteskunde berriak antolatuko zituenean eta beste alderdiak beraiekin koalizioan joatera behartuko dituzte mehatxuen eta beldurraren bidez, boto gehiago eskuratzeko. Orduan bai, botere osoa Hitlerren gain zegoen, Hirugarren Reicha hasi zen, beldurraren eta errepresioaren garaia Europako beste herrialdeen onarpenarekin, hauek Mundu gerra berri baten beldur baitziren eta ez zuten iskanbila berririk nahi, nahiko zuten bere barne arazoekin eta hobe zuten ez ikusiarenak egitearekin. Gainera, 1938an, Evian izeneko akordio bat sinatu zuten potentzia europarrak besteen barne arazoetan ez sartzeko, eta hori errespetatu behar zuten.

Hitler Alemania Handia proiektua hasi zenean, Europa konkistatzen hasiz ez zuen oztoporik aurkitu. 1938 Austria eta Alemania batu zituen Hitlerrek eta Lehenengo Mundo Gerran galdutako lurrak aldarrikatzen hasi zen. Honen aurrean, Frantziak eta Britainia Handiak bere nahiak onartu eta horiek lortzera lagundu zioten gerraren berri bat hastearen beldurrez. Ondoren, Eslovakiako eta Lituaniako lurrak eskuratu zituen arazo barik, eta ondoren Poloniako Danzing korridorea eskuratzera abiatuko baina orduan bai, Frantzia eta Britainia Handiak aurre egingo diote Bigarren Mundu Gerrari hasiera emanez eta nazismoari oinak geldituz.

Bibliografia:

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s