Franco Jeneralaren Diktadura. Garapeneko Espainia (1960-1972)

Hazkunde Ekonomikoa

Garapen Planak. Egonkortze Planaren (1959) osteko atzeraldia gaindituta, hurrengo hamarkadetan frankismoak garapen ideologikoko etapa hasi zuen; helburu nagusia per capita errenta igotzea zen. Horrela, teknokraten berrikuntzak onuragarriak izango ziren frankismorako, erregimenaren iraupena bermatzen zuelako. 1962tik 1975era, lau urteko hiru Garapen Planek Espainia azpigarapenetik irteteko eta pribilegiatuen klubean sartzeko bidea eratu zuen, munduko hamargarren industria potentziara eramango zuena. Planen sortzailea López Rodó izan zen, Administrazio Zuzenbideko katedraduna, Opus Deiko kidea eta Garapen Planaren Komisariako burua. Frantziako planifikazioan oinarrituta, gobernuko teknokratek (Ullastres, López Rodó, Navarro Rubio, López Bravo) hauxe lortu nahi zuten: produktu nazionala haztea, enplegu betea, errentaren banaketa hobea eta Espainia munduko ekonomian sartzea. Politika ekonomiko hauek kapitalak ekarri nahi zituen, sektore eta leku jakinetara, eta , gainera, finantziazio publikoa eman nahi zen. Halaber, ekimen pribatua sustatu zuten, hobari fiskalak eta kreditu mailakoak eskainita, eta zazpi hiritan garapen guneak sortu zituzten: Burgos, Huelva, Vigo, Coruña, Valladolid, Zaragoza eta Sevilla.

España

Garapenaren finantziazioa. Inbertsioak eta inportazioak, turismotik eta emigranteek bidalitako aurrezkietatik ateratako dibisa jario iraunkorrari esker egin ahal izan ziren. 1960tik eta 1970era, milioi bat langile espainolek, legezko bideak erabiliz, emigratu egin zuten, batik bat Alemania eta Frantziara; eta agiri barik bidaiatu zutenak beste horrenbeste izan ziren. Atzerriko kapitalaren inbertsioak (batez ere, alemaniar eta estatubatuar kapitala) beharrezko lehengaiak erostea erraztu zuen.

Sektore nagusiak. Industria produkzioaren urteko tasak % 10eko hazkundea izan zuen 1960tik 1973ra. Garapen sektorerik ikusgarriena automobilena izan zen. Bost automobil fabrikatzailea handi zeuden, garrantzitsuenak SEAT eta Renault ziren, Espainiako industria handienetarikoak izanik.  Gero eta ongizate handiagoarekin, etxetresna elektronikoen sektorearen zabalkundea ere gertatu zen. Espainiako industrializazio azkarrerako ekipo ondasunen eta teknologikoaren inportazio handia egin behar izan zen. Mirari ekonomikoaren onuradun nagusiak banka eta industria talde handiak izan ziren; estatuaren laguntza itzela jaso zuten, salbuespen fiskalen edo finantziazio modu pribilegiatuaren bitartez.

seat

Aldaketak gizartean eta kulturak

Desorekak. Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieran, Espainia herri garatua zen, baina desoreka handia zituen, eta horiek agerian jartzen zuten Gobernuak planifikaturiko industria deszentralizazioko politikaren porrota. 1960tik 1973ra, Euskadiren, Madrilen, Kataluniaren, Balearren eta Kanariaren BPGren zatia guztizkoaren %46ra hazi zen. Probintzien sailkapen taulak (pertsona bakoitzaren diru sarreran araberakoa) ez zuen inolako aldaketarik izan: 1955ean bizi mailarik handiena izan zutenek (Gipuzkoa, Bizkaia, Bartzelona Madril, Araba) 1970ean mantendu egin zuten euren postua; bizi txikienekoek (Ourense, Badajoz, Jaén, Cáceres, Granada), berriz, atzeko postuetan jarraitzen zuten.

Nekazari-exodoa. “Mirari ekonomikoaren” eraginez, Espainiako gizartea asko aldatzen ari zen. 1962tik (Espainiak 31 milioi biztanle) 1973ra, lau miloi pertsonek euren herria utzi eta Europara eta Espainiako eskualde aberatsenetara eta probintziako hiriburuetara joan ziren. Horrela hiriburuetako biztanleria kopurua asko hazi egin zen, aldi berean, nekazari-inguruko biztanle kopurua abiadura berean murriztu zen, horrek indartu egin zuen Espainiako biztanleriaren banaketa gero eta irregularragoa. Kontrolik gabeko hirigintza espekulatzaileak alferrik galdu zuen hirietako habitata eta ingurumenean arazo larriak eragin zituen. Turismoaren eztandarekin, Mediterraneo itsasertza erabat eraldatu egin zen. Ez zegoen baliabide naturalak, kostak, urak eta abar babesteko legerik. Bestalde, errepideen hobekuntzak Espainiako lurren arteko loturak erraztu zituen; baina ez situen komunikazioak behin betiko modernizatu.

Bizi mailako hobekuntzak. Turismoaren hazkundea, emigrazioaren handitzea eta enpresa multinazionalen ezartzearen eraginez, espainolek beste bizimodu batzuekin eta jokabide politiko eta sozialekiko modu berriekin jarri ziren kontaktuan. Aldi berean, existentziaren ulermen kristauaren eta tradizionalaren ordez, apurka apurka, kontsumismoan oinarrituriko ideia sartzen joan zen. Enplegu betea egotearen, hezkuntza garatzearen eta soldatak igotzearen eraginez, ongizatearen eta tolerantzia kulturan instalaturiko gizartea sortu zen, mendebaldeko gizartea. Gizarte Segurantzako Oinarrien Legeak, 1963an, Europan Bigarren Mundu Gerraren ostean garaturiko, ekarri zuen maila apalago batean. Gizarte Segurantza berrian oinarrituz, espainol kopuru handiagoak erretiroko pentsioak lortu eta osasun estaldura ere hedatu zen.

Aldaketak kulturan eta hezkuntzan. Pantailen eta egunkarien zentsura eta manipulazio sistematikoa egon arren, Gobernuak ezin izan zuen ekidin nolabaiteko irekitze intelektuala. Horrela, aldizkariak sortu ziren, adibidez, Cuadernos para el Diálogo (Ruis-Giménez kristau demokratak zuzendutakoa. Ekonomiaren beharrizanen eraginez, ezinbestekoa izan zen hezkuntza planak berritzea, hezkuntza herritar guztietara heltzeko, eta, horrela, alfabetaturiko eta unibertsitateko biztanle kopuruak nabarmen egin zuen gora. Villar Palasík sustaturiko Hezkuntza Lege Orokorretik (1970), irakaskuntzarako aurrekontua Indar Armatuetarakoa baino handiagoa izan zen. Baina, industria hazkundeko urteetan, ihesbideko kulturaren tresna nagusia Televisión Española izan zen.

Kanpo-harremanak: Frankismoa merkatu batuko Europan

Hirurogeiko hamarkadan, erregimen frankista Amerikako Estatu Batuekin egindako itun berriekin indartu egin zen. Saharako auzia konpondu barik egon arren, Marokorekiko tirabirak leundu egin ziren. Espainiako diplomaziak nazioartean arrakasta handia lortu zuen, 1967an NBEk Gibraltarri buruzko arrazoibide deskolonizatzaileei arrazoia eman zien.

Elkarrizketak EEErekin eta Lehentasunezko akordioak. 1957an Europako Ekonomia Erkidegoa sortzearekin Opus Deiko teknokratek arreta handiz begiratzen zioten Europako integrazioari. Frankismoa, 1959tik, taldean sartzeko elkarrizketa eskabidea egin zion EEEri; baina ez zioten sartzeko baimenik eman. 1962an, Espainiako gobernuak, Castiello ministroaren bidez, bertan sartzeko elkarrizketak hasteko eskabidea egin zion EEEri. Europako parlamentuak uko egin zion eskabide berri horri; izan ere, horren ustez, “euren lurraldeetan jarduera guztiz demokratikoak bermatzen dituzten estatuak soilik izan daitezke Batasuneko kide”. Erantzun ofizialik ere ez zioten eman Espainiar gobernuari. Bi urte geroago, EEEko Ministro Kontseilua Espainiar gobernuarekin elarrizketak egiteko prest zegoela esan zion. Horren ondorioz, 1970ean Lehentasuneko Akordioa sinatu zuten. Horren bitartez, erraztu egin ziren seien eta Espainiaren arteko trukeak, eta industria produktuetan muga zergen murriztapen handiak egin zizkion EEEk Espainiari, baina nekazaritza produkzioan ez zion horrelakorik egin. Akordioa Espainiarentzat onuragarria izan zela esaten da, EEErekin merkataritza defizita murrizteko lagungarria izan baitzen. 1972an Erresuma Batua, Irlanda eta Danimarka bertan sartu ziren, Merkatu Batua zaldu eta indartu egin zen: horrela, hurrengo urtean, elkarrizketa gehiago egin ziren lehengo akordioa berritzeko eta zabaltzeko. Urte horietan, Espainiako ekonomia baztertuta gelditzeko arrisku handia zegoen, premiazkoa zen Europan sartzea, baina garai hartan mendebaldeko demokraziek ezin zuten onartu Espainiak erregimen politikoa.

Bibliografia:

  • Fontana, Josep, Ramón Villarés Paz, and Borja de Riquer i Permanyer. 2010. La Dictadura De Franco. Barcelona: Crítica.
  • Di Febo, Giuliana, and Julia Santos Díaz. 2005. El Franquismo. Paidós. Barcelona.
Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s