Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa

Cadizko Gorteen programa iraultzailea                                                                                       konstituzioa

Independentzia Gerraren (1808-1814) beste aldean, zalantza barik, Cadizko gorteen lana izan zen. Espainiako gizarte gehienak frantsesei eta haien ideiei armekin aurre egiten zieten bitartea, ilustratu batzuek ideia berriak ezarri nahi zituzten benetako iraultza burgesa egiteko. Abagunea Batzorde Zentralak pairatu zituen porrot militarrak ekarri zuen: sinesgarritasuna galdura, Batzordeak Cadizen hartu zuen babesa, 1810eko urtarrilean taldeko erregentziari utzi zion lekua. Behien-behineko gobernu gisakoa zen, bost kide oso kontserbadorez osatua, baina liberalen menpe zeuden. Espainiako hirietatik ihes joandako burges liberal, funtzionario ilustratu eta intelektual asko bildu ziren Cadizen eta han aurkitu zuten babesa, hiria britaniar itsas armadak zaintzen zuen eta.

Agintean hutsunea zegoela-eta, Gorte Nagusiak 1810eko irailean bildu ziren. Diputatuek espainiar nazioaren osotasuna defendatuko zutela zin egin zuten eta 1814ko udaberri arte  egin zuten lan. Hainbat dekretu, eta batik bat, 1812ko konstituzioak agerian jarri zuten estatua eraldatzeko nahia zutela. Hainbat berrikuntza garrantzitsu habiatu zituzten, Espainia monarkia liberal eta parlamentario bihurtzeko.

Gerrako oztopoengatik, goi-noblezia eta Elizako hierarkia ia ez ziren ordezkatuak egon Cadizen. Hautatutako probintzietako ordezkari gehienak ere ezin izan ziren bertan egon eta Cadizko ordezkoak jarri zizkieten. Gauza bera izan zen Amerikako espainiar lurraldeen kasua ere. Gorteetan, prestakuntza intelektuala zuten erdiko klasekoak, elizgizonak, abokatuak, funtzionarioak, militarrak eta katedradunak ziren nagusi, baina baziren zenbait industriako eta merkataritzako burgesiako kideak ere. Hala ere, ez zegoen herritar soilen ordezkaririk: nekazari bat ere ez, ezta emakumerik ere. Gorteetan guztira hiruren diputatu inguru bildu ziren.

Hasieratik, Gorteek erakutsi zuten ez zutela zerikusirik antzinakoekin. Biltzar konstituziogile modura eratzean eta subiranotasun nazionala eskuratzean, Cadizko diputatuek iraultza liberala ipini zuten abian, 1789ko Frantziaren ereduari jarraituz. Gainera, herritar guztiei, Amerikanoak barne, eskubide berdinak aitortzean, ozeanoaren alde bietan banatutako nazio bakar bihurtu zituzten Espainia eta koloniak.

Bi joera nagusi azaldu ziren Cadizko ganberan. Liberalak –lehen aldiz erabili zen orduan hitz hori azalpen politiko moduan- berrikuntza iraultzaileen aldekoak ziren; eta absolutistak – mespretxuz “morroiak” esaten zieten-, aldiz, orden monarkiko zaharra gorde nahi zuten. Cadizko prentsa gehiena liberalen alde egon zen. Gorteetako eztabaidetan, liberalak izan ziren nagusi.

Legegintza zeregina. Erregimen zaharra abolitzeko dekretuak

Prentsa alde zutela, liberalak arin-arin ibili ziren inprimatze-askatasunaren dekretua – adierazpen-eskubidearen lehen formulazioa- onar zedin. Hartara, idatzi politikoen gaineko zentzura deuseztatu zuten, baina idatzi erlijiosoen gainekoa ez. Cadizko diputatuen iritzian, ideiak adierazteko askatasuna subiranotasun nazionalean oinarritutako sistemaren funtsezko osagarria zen, baita irakasbide politiko eraginkorra eta agintearen gehiegikeriaren aurreko babesgarria ere.

Pentsaera ilustratuek bultzatuta, Cadizko Gorteek Erregimen Zaharraren egitura eraitsi zuten eta jaurerri eskumendunak deuseztatu zituzten, herri eta probintzietako administrazio modernizatzea eragozten zuen eta. Erabaki oso garrantzitsua izan zen Estatu berria indartzeko prozesuan, Espainian bi herritik batek eta hiru hiritik bik kleroaren eta nobleziaren nolabaiteko menpekotasuna zuten eta.

Halaber, indarrik gabe utzi zituzten gremioak, Erregimen Zaharreko erakundeak, ekonomiaren antolaketaz arduratzen zirenak (ekoizpen kopurua, kalitatea eta prezioa). Industria berria eratzeko erabateko askatasuna eman zuten eta, beraz, bidea ireki zieten produkzio liberal-kapitalistaren harreman modernoei.

Lurrari zegokionez, nekazaritza berrikuntza burgesari ekin zioten, Jovellanosek aurreratu bezala, diputatuek udaletako auzo-lurrak enkante publikoan saltzeko agindua zuten eta. Bide beretik, “Mestaren Kontseilu Zintzoa” ezereztatu zuten (abeltzaintza babesten zuen erakundea, nekazaritzaren kaltetan), eta herriei auzo-lurrak mugatzeko eskubidea onartu zieten.

Gorteek erlijioari buruz ere egiten zituzten legeak, diputatuen artean eztabaida gogorrak izan bazituzten ere. Eztabaidarik sutsuena halako gai batek eragin zuen, pentsaera-askatasunaren eta zientzia-aurrerapenen oztopotzat jotzen zutenez, Inkisizioa deuseztatzea erabaki zuten.

Oso bizia ere izan zen Espainiaren lurralde antolakuntzari buruzko eztabaida. Liberalek lurralde antolakuntzari ekiteko asmoa zuten eta.

1812ko Konstituzioa                                                                                   la promulgacion de la constitucion de 1812

1812an, Cadizko diputatuek Konstituzioa onartu zuten. Espainiaren historiako lehena zen, aurreko ahalegin legegile guztiak biltzen zituen eta Espainiako liberalismoaren ideiak eta hizkera ezarri zituen. Testu oso luzea da, Cadizko legegileek bizitza politikoaren eta herritarren eskubideei loturik arazo guztiak azken xehetasuneraino arautu zituen eta.

Nazioari buruzko ideia, Estatu bateratua eratuz gauzatu zuten: espainol guztien eskubideak erreinuetako eskubide historikoen gainetik ipini zituzten. Diputatuak nazioaren ordezkariak ziren, hortaz, beste edozelako ordezkaritzak ezereztatu zituzten, dela eskualdekoak dela elkarteetakoak. Izan ere, horrek ez zuen zentzurik probintzia eta udaletan banaturiko lurraldean. Horrenbestez, 1812ko Konstituzioak beste urrats bat egin zuen lehenengo Borboiek politika eta administrazioa zentralizatzeko XVIII. mendean hasi zuten prozesuan.

Aldi berean, espainolen eskubideak onartu zituzten. Eta herritarren berdintasuna lortzeko helburuz, 1812ko Konstituzioak burokrazia zentralizatua, zerga-sistema bakarra, armada nazionala eta barne aduanarik gabeko merkatua ezarri zituen. Cadizen, helburu horiek asmo hutsa besterik ez ziren, baina, mendeak aurrera egin ahala, burgesiak betetzea lortu zuen, administrazioaren tresnaz, zuzenbidearen ahalmenaz eta estatuaren erakunde militarren baliatuz.

Cadizko biltzarraren lehenengo adierazpenarekin bat, Konstituzioak subiranotasun nazionala aldarrikatu zuen erregearen kaltetan. Erregeari funtzio legegilea kendu zioten eta Gorteei eman. Gorteek ganbara bakarra zuten, gizon guztien botoa emateaz eta konpromisoaren sistema konplexu baten bitartez aukeratuak. Diputatu izateko, jabe izatea eskatzen zuten eta, beraz, kanpoan geratzen ziren soldatapekoak eta lurrik gabeko nekazariak.

Subiranotasuna nazioari ematean, funtsezko aldaketa gertatu zen. testuaren arabera, herritarrek Fernando VII.a Espainiako erregetzat onartzen zuten, baina ez errege absolututzat, errege konstituzional gisa baizik, monarkia parlamentarioa ezarriz.

Fernando VII.ak eta gerrak ez zioten Cadizko Konstituzioari (“La Pepa”) behar adina denbora eman berrikuntzak ezartzeko. Baina gerorako beste testu batzuek aurrerantz eraman zuten Espainiako gizartea, gizabanakoen eta taldeen eskubideen oinarriak eskuratu arte. Espainolen askatasun nahiaren ikurra izan zen eta gogoan iraun zuen mende osoan zehar, eta Hego Amerikako eta Europako liberalen ideietan ere.

Bibliografia:

  • López Guerra, Luis. La Constitución De 1812. Madrid: Tecnos, 2012. Print.
  • Pérez Garzón, Juan Sisinio. Cortes y Constitución De Cadiz: La Revolución Española (1808-1814). Madrid: Anaya, 2012. Print.
Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s