Amaiurreko gaztelua: gure ondarerik preziatuena

Munduko edozein tokitan bezala, Euskal Herrian ere badira bere historiaren ikur eta oroigarri bihurtu diren lekuak. Batzutan leku horiek oraindik diraute, antzinako aztarnen arrastoak erakutsiz, baina beste batzuk ordea aspaldi galdu zire. Galdu ziren fisikoki, herriarentzat suposatzen dutenaren balioa bizirik dirauelako oraitzapenetan dirautenen bitartean. Horietako bat da Amaiurreko gaztelua. Gaur egun ez da jada existitzen, baina Nafarroako Erreinuko erresistentziaen azken aldartea izateak euskal historiaren zati bat izatea egin du, eta euskaldun guztion ezagutzan ere bai.

Amaiurreko gaztelua zegoen tokian eraikitako monolitoa

Amaiurreko gaztelua zegoen tokian eraikitako monolitoa

Gazteluaren setioa

Amaiurreko gaztelua izen bereko herrian kokatzen zen gaztelu bat izan zen, Baztango haranean (Nafarroa). Gaur egun ez dira ia gaztelua beraren arrastorik geratzen, eta gazteluak okupatzen zuen tokian Nafarroako Independentziaren alde borrokatu zirenen oroimenean eraikitako monolito bat dago

Gaztelu honen garrantzia bertan Nafarroako azken gudariek Gaztelako inbaditzaileei eskeinitako erresistentzian datza, 1521-1522 urteetan Enrike II.a erregearen aldeko nafarrek erreinuaren azken errekonkista saiakera egin zutenean, 1512 Gaztelak Nafarroaren gainean eginiko inbasioaren ondoren.

Noaineko gudua galdu ondoren,Nafarroako  Enrike II.a erregeari leialak ziren nafarrak Piriniotako beste aldean errefuxiatu ziren (Nafarroa Beherean). 1521eko irailean errekonkista saiakera bat egin zuten, Baztan-Bidasoa haranetik sartuz eta gaztelua errekonkistatzea lortuz, bertako alkaidearen eta bertan zeuden gaztelar tropen bizitza errespetatuz. Bertan 200 nafarrez osaturiko soldau talde bat geratu zen, Jaime Vélaz de Medranoren gidaritzapean.

Otsailaren hasierarako Gaztelako tropak sarraldiak egiten hasi ziren haranean. Martxoaren 14ean Orzorrozeko gotorlekua hartu

Baztango harana, gazteluaren kokalekua

Baztango harana, gazteluaren kokalekua

zuten. 1522ko ekainaren 17an, guda baten ostean, Doneztebeko herribildua ere hartu zuten, Hondarribi eta Amaiurren arteko komunikazioa etenduz. Gaztelako erregeordeak, Mirandako kondeak, uztailaren 3an agindu zuen Amaiurreko gaztelua hartzea. Gaztelar tropek gaztelua setiatu zuten, 10000 gizonekin gutxi gora-behera, gazteluan zeuden 200 nafarren aurka. Gazteluan bertan gerora Xabierreko Frantzisko izango zenaren bi anaia zeuden. Nafarrek zenbait erasoaldien aurrean eutsi zuten, uztailaren 15etik 22ra arte, errenditu ziren eguna.

Hartutako presoak Iruñara eraman zituzten, eta bertan, 15 egunen buruan, gazteluko alkaidea izan zen Jaime Vélaz de Medrano eta bere semea erail zituzten, pozoiaz.

Abuztuaren 12 gaztelua suntsitzea agindu zute, su emanez, bertako baliozko objektuak atera ondoren.

Gazteluaren garrantzia, gaur egun

Guzti honengatik, suposatu izan zuenagatik, Amaiurreko gaztelua gaur egun ere Euskal Herriko historiako zatirik garrantzitsuenetako bat da, nahiz eta existitu ere ez den egiten. Esuskaldunok gure izaerarekin lotzen dugu, bertan borrokatu ziren azkenengo nafar gudarien izaerarekin, eta betiko iraungo du zutik gure bihotzetan zutik dirauen bitartean, guk bertan defenditu ziren baloreak defenditzen ditugun bitartean.

Erreferentziak

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s