Koreako Gerra

Koreako Gerra 1950eko uztailaren 25etik 1953ko uztailaren 27ra luzaturiko gatazka dugu, Ipar Korea (komunista) eta Hego Korearen (kapitalista) artean. Aldi berean, guda hau Estatu Batuetako eta Sobietar Batasunaren arteko guda ez ofizialtzat har daiteke.
Horrela ezagutu ohi dugu Koreako Gerra. Baina, benetan badakigu nolako gatazka izan zen? Ezagutzen ditugu gatazka horren ondorioak eta gaur egun dituzten oihartzunak? Gezurra dirudien arren, ez gara jabetzen gerra horren garrantziaz eta nire ustez, Historia magistra vitae est. Hori dela eta, oraina uler dezagun, iragana aztertu eta bertatik ikasi behar dugu.
Beraz, lan akademiko honen helburua zera da, gatazka aztertzeaz gain, gaur egungo egora nola dagoen analizatzea.


Bigarren Mundu Gerran, Japoniarrek Korea okupatu zuten. 1945eko otsaileko Jaltako goi bileran Korea Babesteko Batzordea sortzea erabaki zen, Estatu Batuek, Sobietar Batasunak, Britainia Handiak eta Txinak hartu zuten parte.
Japoniaren porrotaren ondoren, bi zatitan erdibitu zuten Korea: iparraldean sobietarrak, hegoaldean estatubatuarrak. Aliatuek Korea batu nahi zuten, hala ere gerra hotzaren ondorioz bi estatu sortu ziren. 1949an, komunisten Txina lortu zuten garaipenak tentsio gehiago piztu zituen.
1950ean, Koreako armadak Hego Korea inbaditu zuen. NBEko Segurtasun Kontseiluak baimena eman zien Estatu Batuei Hego Koreako gobernuaren alde egiteko. Estatu Batuek ez zuten nahi komunismoa hedatzen jarraitzea, domino teoriaren arabera, Korean garaipena lortuz gero, komunismoa Asiako ekialde osora hedatuko zela uste baitzuten.
Gerraren lehen fasean, Ipar Koreako armadak ia hegoalde osoa hartu zuen, Pusango portuko zati txiki bat izan ezik. Mac Arthur jeneral estatubatuarren agindupean, MBEko indarrak Seuletik gertu lehorreratu eta gutxira, ipar-korearrek atzera egin behar izan zuten. Baina estatubatuarrek ia Txinako mugaraino iritsi zirenez, Txinatarrek estatubatuarren aurka egin zuten.
Mac Arthurrek Txina bonba atomikoaz erasotzeko eskatu zuen Estatu Batuetako gobernuari, horrgatik kargua kendu zioten.

koreako gueeeraa

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s