Faxismoaren lehenengo pausoak: Benito Mussolini gidari

Benito Mussolini

Iñigo Bolinagak idatzitako liburuan, Breve Historia del Fascismo, XX. mendean sortu zen ideologia honen garapena azaltzen du, nola sozialismotik, nazionalsozialismora pasa egin ziren Europa suntsituta zegoen urte haietan. Krisi ekonomikoa, Lehenengo Mundu Gerrak eragindako suntsipena, Versalleseko itunak sortutako haserrea eta umilazio sentimenduak… jendea muturreko ideologietara bultzatu zuen ikus daiteke, agertzen ari ziren lider berrien promesengatik erakarriak. Horietako lider bat, eta garrantzitsuenetakoa faxismoaren sortzailea izan baitzen, Benito Mussolini dugu, post honetan aztertu eta landuko duguna Bolinagaren liburua jomugatzat hartuz. 

Benito Mussolini Erdi-mailako familia batean hazitako gizona zen, Alderdi Sozialistaren  izan zena bere gaztaroan non protagonismo handia lortu zuen berehala bere entrega eta karismari esker. Alderdiko Avanti izeneko egunkarian lan egingo du kazetari moduan eta honen bidez garai horretan garatzen ari zen ideia nazionalistak hedatzen hasi zen. Ideia hauek, 1914an 1.go Mundu Gerra hasi zenean, Italia neutral mantendu Alderdi Sozialista adostasunarekin alderdiaren parte bati (Mussolini buru izan zuena)  ez zitzaiena batere gustatu. Hau ikusita, Mussolini Avanti egunkariaren zenbait publikazio egingo ditu gerran sartzearen aldekoak, Alderdiarekin gatazka sortuko duena. Azkenean, Mussolinik bere dimisioa aurkeztu zion egunkaritik eta honen ondorioz, Alderditik kanporatu egin zuten. Behin Alderdia utzita, jarraitu zutenekin batera Il Poppolo d’Italia izeneko egunkaria sortuko du eta bera bezala pentsatzen zuten hainbat intelektualen babesa lortuko du. Apurka-apurka gero eta ezagunagoa egiten ari zen Mussolini eta Italia gerran sartu zenean eta gudara abiatu zenean soldadu moduan, jarraitzaile gehiago lortuko ditu bertan mugimendu sindikalarekin harremanetan jarri baitzen eta mugimendu horren bultzatzaile garrantzitsuetako bat bihurtu zen. 13an, Fasci italiani di combattimento taldea sortu zuen arte, bere jarraitzaile guztiak bateratuz sentimendu nazionalistari esker eta aldarrikapen sozialista batzuei esker: 8 orduko lanegunak, gutxieneko soldata duin bat, langileen parte hartzea industriaren kudeaketan, armen eta munizio industrien nazionalizazioa… Programa, zoritxarrez,  hau gerran amaierak ekarri zuen suntsipen eta zorigaitzagatik izan zen eklipsatua. Italia umiliaturik sentitzen zen, gerran sartzeren truke agindu zizkioten lurrak ukatu egin zizkioten eta gainera oso egoera ekonomiko ezegonkorrean gelditu zen estatua.

Benito Mussolini Erroman diskurtsoa ematen

Egoera honetan, askok, Alderdi Sozialistara joko dute eta herrialdea grebaz eta protestaz bete zuten bere haserrea erakusteko. Egoera horrek ezegonkortasuna ekarri zuen, eta Mussolini eta bere jarraitzaileak horretaz aterako dute probetxu. Hauek ere haserre zeuden Italia  bizi zuen egoeragatik eta umiliatuak sentitzen ziren, Fascio taldea indarra erabiltzeko prest baitzegoen ordena berrezartzeko, burgesia bere alderdira erakarri zuena  beraien burua babesteko aukera ikusita. Alkandora beltzak sortuko dituzte komunisten aurka joateko eta errepresio tresna moduan. 1921ean, Alderdi Nazional Faxista sortuko du Benito Mussolinik eta urte bete geroago boterea eskuratzeko estatu kolpea emango du Erromako Martxa bezala ezagutzen denaren bidez.

 “Llueve en Nápoles, en Roma luce el sol”  Benito Mussolini estatu kolpea hasteko esan zuen esaldia

1922ko urriaren 27an Peruggiatik (Napoles), 40.000 alkandora beltza aterako dira Erromarako bidean, gobernuaren kontrola eskuratzeko helburuz eta 24.000 gizonek lortu egin zuten. Honen aurrean Lehenengo Ministroa, Facta, ejertzitoa bidaltzeko agindua eman zuen baina Victor Manuel III.aren (erregea) debekatu egin zion. Hau ikusita, Facta eta bere gobernua dimisioa aurkeztu zuen erregea bakarrik utziz eta honek, Mussoliniren eskaerak onartu egin zituen. Mussolini gobernuburu bihurtu egin zen eta gobernu nahiko moderatu bat antolatu zuen, ideologia desberdinetako ordezkariekin (sozialistak izan ezik. Gainera, ANFko kide garrantzitsuenak ministro kargutik kanpo utzi zituen, faxista erradikalenen haserrea piztu zuena. Hala ere, berehala agertu zuen faxismoaren benetako aurpegia hauteskunde legea aldatu zuenean. Hemendik aurrera, botoen %25a  eskuratzen zuen alderdiak, parlamentuko bi heren kontrolatuko zituen. Horri esker, 1924ko hauteskundeak irabazi egin zituen ditu, iruzurraz lagunduta. Iruzurra salatzen saiatu zirenak gogor isilaraziko dituzte; Giacomo Matteotti izeneko sozialistaren kasuan heriotzarekin ordainduko saiakera hori. Gertakizun horri esker Italia begiak irekitzen hasi zen eta parlamentarioek bere dimisioa aurkeztu zuten gertatutakoa salatzeko asmoarekin. Honen ostean, Mussolinik bidea guztiz librea zuen: Italia bera zen eta bere estatu ideala eraikitzen hasiko da:

“ Todo en el estado, nada fuera del estado, nada contra el estado” Benito Mussolini

Behin Italian sartuta zegoelarik, ideologia hau Europara salto egingo du XX.mendeko gehiegikeri handietakoen eragile izanik, eta nahiz eta Bigarren Mundu Gerraren ostean bi faxismo bortitzenak suntsituak izan (Italiarra eta Alemaniarra), ideologia hau ez zen desagertu eta oraindik ere bere arrastoak igarri ditzakegu gaur egun eta, batez ere bizi ditugun krisi garai hauetan, indarrez berragertzen dira muturreko ideologia hauek, ez ahaztu Greziako kasua, El Amanecer Dorado izeneko alderdiaren botere igoerarekin.

Advertisements

One thought on “Faxismoaren lehenengo pausoak: Benito Mussolini gidari

  1. Pingback: III. Reicharen bidean | Time Tunnels

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s