Irratiko ahots goxoaren atzean

Iva Toguri. Tokioko Arrosa

History News Net Work web orrialdean Rick Shenkmanek  publikatutako artikuluak Bigarren_Mundu_Gerra iraun zuen bitartean irratien bidez egin ziren desmoralizazioetan, zehazki Iva Togurik pertsonaiaren inguruan, hitz egiten digu. Emakume bat jartzen zuten emisoran, ahots goxo eta eztitsua zuena gerrako albisteak eman zezan. Fronteko azken berriak transmititzen zituzten, swin abestiak jartzen zuen soldaduentzako… baina itxura inuzente horren atzean, oso ondo prestatutako estrategia bat ezkutatzen zen.  Bi bandoek erabilitako estrategia da, bata bestea suntsitzeko nahiz; itxura inuzente horren atzean, oso ondo prestatutako estrategia bat ezkutatzen zuten.  Kontu handiz aukeratzen ziren berriak, etsaiaren hizkuntzan egiten zuten transmisioak eta irratsaioaren aukeratzeko orduan kontu handiz ibiltzen ziren inongo azenturik izan ez zetzan. 

Estrategia hau herrialde desberdinak erabili zuten, baina Iva Toguriren kasua berezia da. Japoniako Arrosa bezala ezagutzen da, “The Zero Hour” izaneko musika programaren aurkezlea eta “Orphan Ann” ezizenaz ezagutua. Misterioz eta mitoz inguraturiko irudia da hau, Chicagon (Estatu Batuak) jaiotako jatorri japoniarreko emakumea da. Gerra hasi eta apur bat lehenago, Japoniara bueltatu zen bere familiarekin gaixorik zegoen izeko bat zaintzera eta itzultzen saiatu zenean traba handiak topatu zituen dokumentazioarekin, ez zuten sinesten Estatu Batuetan jaioa zenik. Ondoren gerra hasi zenean bertan harrapatuta gelditu zen. Hasiera batean, etsaitzat hartzen zuten japoniarrek bere jatorri estatubatuarragatik baina azkenean Tokio Irratian lan egiteko aukera eskaini zioten, “The Zero Hour” programan. Horrela sortu zen “Tokioko Arrosa”-ren pertsonaia.

“Hello you fighting orphans in the Pacific. Hows tricks? This is ‘After Her Weekend Annie back on the air strictly under union hours. Reception okay? Why, it better be, because this is All-Requests night. And I’ve got a pretty nice program for my favorite little family, the wandering boneheads of the Pacific Islands. The first request is made by none other than the boss. And guess what? He wants Bonnie Baker in “My Resistance is Low”.” Orphan Ann bere programetako bati hasiera ematen.

Gerra amaitzean, mota honetako erreportariak ikusmiran jarri ziren, zigortuak izan behar ziren. Mildred_Gillars ezizenarekin ezagutzen zen emakume amerikandar bat atxilotu zen, gerra bitartean nazien alde egindako transmisioengatik Lord_Haw-Haw ezizeneko gizon erreportari bat heriotzara kondenatu zuten Ingalaterraren aurka egindako propagandagatik… baina Tokioko arrosa aske jarraitzen zuen. Iva Toguri harrapatu zuten eta traizioz akusatu zuten eta bertan eman zituen 7 urte.

Hala ere, kasu hau ez da aipatutako beste biak bezala. Mitoz beteriko kasua da. Batzuen ustez, Iva Togurik bere transmisioetan japoniarrek nahi zuten desmoralizazioa burutu beharrean, mezua bere modura moldatzen zuen mezu optimistagoa transmititu nahian. Hau demostratzea oso zaila da, baina denborarekin bai demostratu izan zen emakume honen inozentzia. Horrez gain, denborarekin, “Orphan Ann” ezizenaren atzean, hainbat emakume ezkutatu omen zirela jakin zuten ikerketei esker. Irratsaio horretan emakume gehiago parte hartu zuten, baina Iva Togurik jaso zuen zigor eta erru guztia.

Ivo Toguri - La Rosa de Tokyo
Ivo Toguri – La Rosa de Tokyo

Denborarekin jakin denaren arabera, emakume batek baino gehiagok egin zituen irratsaio horretan transmisioak. Gainera, “Tokioko Arrosa” ezizena ez zela existitzen jakin zen, Britainia Handiko soldaduek asmatutako izena izan zen  gobernuko ikerketek deskubritu zuten bezala, gainera, irratsaio horretan desmoralizazio transmisioak egin ziren arren  “Orphan Ann” ezizena zuen pertsonaiak (Iva Togira beste emakume batzuekin batera), musika programaz baino ez zen arduratu:

“There is no Tokyo Rose, the name is strictly a G.I. invention…. Government monitors listening in twenty-four hours a day have never heard the word ‘Tokyo Rose’ over a Japanese-controlled Far Eastern radio.” New York Times reported in August 1945

“Her activity, consisted of nothing more than the announcing of music selections.” Assistant Attorney General Theron L. Caudle confirmed her innocence

Hala ere, Iva Togurik zigorra bete zuen eta 7 urte eman zituen kartzelan, baina traidore bezala ikusiko dut 1977an Gerald_Ford presidenteak bere inozentzia publiko onartu zuen arte onartuz, errudun bat behar zutelako jendeari aurkezteko eta bera izan zen FBI-ak aukeratu zuen biktima. Horren ostean, Chicagon bizi izan zela baino ez dakigu 2006ko irailean hil egin zen arte 90 urte zituelarik.

Iva Toguri
Iva Toguri

Erreferentziak:

Advertisements

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

Connecting to %s